XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Horrek hitz egiten dik hitz egiteagatik, hi ernegatzeko, badakik arraroa dela mutil hori.
Isaac-ek urrutira begiratzen zuen:
- Hitz egin hitz egiteagatik -errepikatzen zuen bajutik.
Joanesek, ordea, ahotsa zein begirada arrotzak zirela pentsatu zuen.
Jakin nahi zuen zein zen arrazoia.
Agian haserretu egingo zen Frantzizko hark
- Isaac, itxaron piska bat -erregutu zion.
Isaac kalean behera zihoan dagoeneko.
- Ezin diat, eguzkia lainoen atzetik ari duk ezkutatzen; eta presaka ibiltzen ez banauk, Sabbath-a
Joanesek Fernandori begiratu zion.
- Zertan ari ote huen Frantzizko hori gure teilatuan? -galdetu zuen berriro.
Fernandok behatz bat jarri zuen kopetan eta hiru aldiz jiratu zuen.
- Ez iezaiok jaramonik egin; seko erotuta zegok.
Ez huen katuaren bila ari, ezpada bere ezaguera galduarena -gaineratu zuen adio gisara.
Baina Joanes artean piska bat gelditu zen etxeratu gabe.
Hausnarketan ari zen: